XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZestuaOrain urte batzuk, erri txiki batean izateko, etzan emen ainbeste idazlari, amarretaraño bagiñan... ta guziak ez esatearren, geienak ixildu ziran, baña zer guziok?: bai,
Ta oraiñ denbora asko ez dala.
¿Edo oiek azaldu ziranean bakarrik ote zan garai ori? Baldiñ ala bazan, jarrai egiñ biarko oraiñ amaika urte asi nuan lanari.
EUZKO ETXEA'KO GAZTEDIAK.
Ez naiz gogoratzen irakurri nuanik Euzko Etxea'ko gaztedi onek Eguarri egunean eman zigun antzerkiagatik ta neroni ere oraiñ une onetan ez naiz gogoratzen zer antzestu zuten, baña bai goratzen naiz Erregen egunean ta nekeztxo bada ere pitin bat bederik esango det.
Erregen egunean
¡Bai ederki! Ez dakit berriz izango duten ainbeste txalo.
Jendiak berriz ere ikusteko gogo biziarekiñ irten zuan.
Ederki, mutillak.
NASTE BORRASTEGasteisera jun dira apaizgai Iñazio ta Enrike Arrieta.
Baita ere Trueba'tar Erroman.
- Saturraran'a Rejil'tar Sebastian.
Negu ona igaro.
- Erregen egunean emen agurtu genduan oso nekax polit dan Gurrutxaga'tar Martiñ.
- Jun dan ostegunean ezkondu zan Azpeitin Ibarguren'tar Joxe, bertako neskatx bikaiñ Azkune'tar Maria'rekiñ.
- Urdanetan berriz Unanue'tar Iñaxio, bertako Otaegi'tar Joxepa'rekiñ.
- Igandean deitu zuan azkeneko jaupada Azpiazu'tar Joxe ta Bernarda Etxaniz'ena.
- Bigarren jaupada berriz Zinkunegi'tar Joxe Mari ta Uranga'tar Nikolasa'rena.
- Baita ere bigarrena Badiola'tar Joxe Mari ta Etxaniz'tar Juliana'rena.
- Lenengoa berriz Altuna'tar Joxe Joakiñ ta Zabaleta'tar Maria'rena.
Zoriontsuak izatea opa dizuet bene benetan.
¿Neronena noiz ipiñi eraziko ote digute,
¿I, amurako